Saludo de la alcaldesa
Ongi etorri Etxarri Aranazko Udalaren Interneteko web orrira!
Gure asmoa Web-gunearen bidez herritarron arteko harremana eta komunikazio zuzena erraztea da. Webgune hau Udala herritarrengana hurbiltzeko tresna garrantzitsua izatea espero dugu.
Sartu, begiratu eta galdetu jakin nahi duzuen edo interesatzen zaizuen guztiaz. Eta ez gorde zuen iritziak, iradokizunak eta proposamenak guri jakinarazi gabe.
Horiek denak ezinbestekoak izango dira gure zerbitzuak hobetzeko. Web-gune hau, helarazi nahi dizkiguzuen proposamen guztientzako irekita dago.
Bien bitartean, etorkizunean administrazio-kudeaketako zerbitzuak internet bidez, hau da, on line eskaintzea pentsatzen ari gara.
Horrela, izapideak erosotasun handiagoz egiteko aukera eskainiko da.
Eta bukatzeko, Etxarri Aranatz ezagutzen ez baduzu, bisita gaitzazun gonbidatu nahi zaitut. Jentilen herria, mitoak bizirik dauden lurra, Aralarren magalean natur inguru paregabea.
Zatoz eta goza ezazu, merezi du! Ondo hartuak izango zarete. Besterik gabe, eta denontzat erabilgarria eta onuragarria izango delakoan, tresna berri hau ezagutzera animatzen zaituztegu.
Maider Goñi Errazkin
Etxarri Aranazko alkatea