Etxarri Aranatz

Sakanako udalek bat egin dute Josefina Arregi klinikaren defentsan.

Sakanako udalek bat egin dute Josefina Arregi klinikaren defentsan.

Altsasuko udalean prentsaurrekoa eman dute Sakanako alkateek, Aitor Karasatorre Sakanako Mankomunitateko lehendakariak, Asun Fernandez de Garaialde y Lazcano parlamentariak eta Josefina Arregiko langileek. Agerraldian Nafarroako Gobernuari klinikaren funtzionamendu ohikoa bermatzea exijitu diote. Gainera murrizketek gaxoengan nahiz langileengan izanen dituzten ondorio larriak gogorarazi dituzte. Aldi berean, herritarrei dei egin diete datozen egunetan antolatuko diren mobilizazioetan parte-hartzera. Langileak sinadura bilketa bat egiten hasi dira.

 

Albiste osoa www.guaixe.net eta www.hitzondo.net web-guneetan eskura duzu.

 

 

 

ETXARRI ARANAZKO UDALA
Kale Nagusia 10 · 31820   Etxarri Aranatz [NAFARROA] · T. 948 460 004 · F. 948 460 586 · udala@etxarriaranatz.com